Bilatu blogean

2021(e)ko maiatzaren 3(a), astelehena

Gure bolumenen ranking-a

 


Esperimentu bat egin dugu objektuen bolumena kalkulatzeko. Bolumena, objektu batek okupatzen duen espazioa da. Esperimentua egiteko urez beteta dagoen probeta batean objektu bat sartzen dugu. Bolumena kalkulatzeko, objektua sartu eta gero zegoen ur kantitatea - (ken) objektua sartu baino lehen zegoen ur kantitatea egiten dugu. Ateratzen dena objektuaren bolumena izango da.


Bolumena materiaren propietate orokorra da munduan dauden objektu guztiek bolumena dutelako.


Esperimentua egin ondoren, ikasle bakoitzak erabilitako objektuen bolumena atera zuen eta datu hoiekin ranking moduko bat egin genuen ikasle guztien datuekin. Nahiz eta esperimentuan, bolumena, ml-etan neurtu, litroetan dago aurkeztuko duguna (ikasle batzuk probetarik ez zutenez, marretan neurtu zuten). Taularen irudi bat eta grafiko bat jarriko ditugu zuek ikus ahal izateko.





Eunate 5.A

2021(e)ko maiatzaren 1(a), larunbata

Zientzialarien begirada


Gure klasekoek, argazki batzuk egin genituen asteazkenean. Hau zientifikoak nolakoak ziren bizitzeko egin genuen, eta zientifikoak izan ginen momentu batez. Hauek imitatzen saiatu ginen mikroskopioa eta pisu bat erabiliz.

Baina, zer egiten du zientifiko on batek?

Beti egiten ditu teoria desberdinak, hipotesi bat baino gehiago eta hauek konprobatzeko esperimentuak egitea gustatzen zaio.

Huek izan ziren ateratako argazkiak; espero dut gustatzea.





Unai 5.A


Blogaren 2. sarrera

 


Kaixo, gu Sanduzelai Ikastetxeko LH5.A mailakoak gara, eta ebaluazio honetan zientzia eta esperimentuak lantzea erabaki dugu. Esperimentuak egitea aukeratu genuen gehiengoak bozkatu zutelako eta ikusi duzuen bezala, horretarako, blog bat sortu dugu. Blog honetan, ebaluazioan zehar egiten ari garen esperimentu guztiak, bideo, testu eta argazkietan  agertuko dira. Espero dugu gure proiektua gustukoa izatea.

Egoitz 5.A.


Gure bolumenen ranking-a

  Esperimentu bat egin dugu objektuen bolumena kalkulatzeko. Bolumena, objektu batek okupatzen duen espazioa da. Esperimentua egiteko urez b...