Bilatu blogean

2021(e)ko maiatzaren 3(a), astelehena

Gure bolumenen ranking-a

 


Esperimentu bat egin dugu objektuen bolumena kalkulatzeko. Bolumena, objektu batek okupatzen duen espazioa da. Esperimentua egiteko urez beteta dagoen probeta batean objektu bat sartzen dugu. Bolumena kalkulatzeko, objektua sartu eta gero zegoen ur kantitatea - (ken) objektua sartu baino lehen zegoen ur kantitatea egiten dugu. Ateratzen dena objektuaren bolumena izango da.


Bolumena materiaren propietate orokorra da munduan dauden objektu guztiek bolumena dutelako.


Esperimentua egin ondoren, ikasle bakoitzak erabilitako objektuen bolumena atera zuen eta datu hoiekin ranking moduko bat egin genuen ikasle guztien datuekin. Nahiz eta esperimentuan, bolumena, ml-etan neurtu, litroetan dago aurkeztuko duguna (ikasle batzuk probetarik ez zutenez, marretan neurtu zuten). Taularen irudi bat eta grafiko bat jarriko ditugu zuek ikus ahal izateko.





Eunate 5.A

2021(e)ko maiatzaren 1(a), larunbata

Zientzialarien begirada


Gure klasekoek, argazki batzuk egin genituen asteazkenean. Hau zientifikoak nolakoak ziren bizitzeko egin genuen, eta zientifikoak izan ginen momentu batez. Hauek imitatzen saiatu ginen mikroskopioa eta pisu bat erabiliz.

Baina, zer egiten du zientifiko on batek?

Beti egiten ditu teoria desberdinak, hipotesi bat baino gehiago eta hauek konprobatzeko esperimentuak egitea gustatzen zaio.

Huek izan ziren ateratako argazkiak; espero dut gustatzea.





Unai 5.A


Blogaren 2. sarrera

 


Kaixo, gu Sanduzelai Ikastetxeko LH5.A mailakoak gara, eta ebaluazio honetan zientzia eta esperimentuak lantzea erabaki dugu. Esperimentuak egitea aukeratu genuen gehiengoak bozkatu zutelako eta ikusi duzuen bezala, horretarako, blog bat sortu dugu. Blog honetan, ebaluazioan zehar egiten ari garen esperimentu guztiak, bideo, testu eta argazkietan  agertuko dira. Espero dugu gure proiektua gustukoa izatea.

Egoitz 5.A.


2021(e)ko apirilaren 30(a), ostirala

Blogaren 1. sarrera

 


Kaixo gu Sanduzelai ikastetxeko 5 mailako ikasleak gara, eta blog hau sortu dugu. Blogga zientziari buruz izango da eta gu esperimentu bat egiten dugunean bloggara igoko dugu. Gu zientzia ikasten ari gara zeren interesgarria iruditzen zaigu. Oraindikan bakarrik argazki batzuk igo ditugu, baina adi egon igotzen duguna ez galtzeko.


Aroa 5.B.


Nolakoa da zientzialari bat?

 Klasean argazki batzuk egin ditugu simulatzeko nolakoa den zientzialari bat eta ze errakzioak dituen. Baina nolakoa da zientzialari bat?

Zientzialari bat zorrotza izan behar da bere ikerketekin, zeren ez dio balio uste duenak;ondorioz,  ikertu behar du horrela dela esaten ari dena, hau da, arrazoi logiko bat eman behar du. 


Ze erreakzioak ditu zientzialari batek?

Esaterako, oso ezaguna da “eureka” esatea. Baina zer esan nahi du hitz honek?

“Eureka”, zerbait aurkitzean sentitzen dugun poza  adierazteko balio du. 








Naiara Gorriz (5ºB)




2021(e)ko apirilaren 25(a), igandea

LEHENENGO ESPERIMENTUAK GELAN


Hona hemen 5A eta 5B taldean burutu ziren esperimetuen argazkiak. Gelako lehenengo esperimentua izan zen eta jarduera oso ongi atera zen. Izan ere,  ikasleak zientzialarien paperan sartu ziren hipotesi interesgarriak eginez.

Saio hau egiteko ondorengo pausuak jarraitu ziren:

1. Ikastalde bakoitzak bi esperimentu aukeratu zituen, errepikapenak sahiesteko.

2. Aurreko saioetan  ikasleek esperimentua egiteko materiala  nola lortu eta esperiementuan taldekide bakoitzaren rola adostu zuten.

3. Esperimentua baino lehen irakaslearekin hitz egin zuten dudak uxatzeko eta jardueraren sekuentzia jakiteko.


Esperimentu-jarduerak gelan ondorengo sekuentzia jarraitu zuen:

a) Talde bakoitzak esperimentua aurkeztu zuen: izenburua, helburua eta materialak aipatu ziren.

b) Ondoren, gainerako taldeek esperimentuaren inguruko datuak jaso zituzten  eta taldearen  hipotesia ahoz  partekatu  zuten talde handian. Esperimentu fitxan ere jaso zuten hipotesia.

c) Azkenik, esperimentua aurkezten ari zen taldeak  hainbat azalpen eman behar izan zuen. Alegia, zer gertatu den eta zein kontzeptu edo fenomeno agertu diren esperimentuan. Hala nola, masa, bolumena, indarra, ....




Egindako aurkezpenen adibideak.




Talde bakoitzean, bi geletan,  idazkari bat egon zen datuak jasotzeko.




Hipotesia une bat  eta erabilitako esperimentu fitxa.





Esperimentu desberdinen azalpenak






Gure bolumenen ranking-a

  Esperimentu bat egin dugu objektuen bolumena kalkulatzeko. Bolumena, objektu batek okupatzen duen espazioa da. Esperimentua egiteko urez b...