Bilatu blogean

2021(e)ko apirilaren 25(a), igandea

LEHENENGO ESPERIMENTUAK GELAN


Hona hemen 5A eta 5B taldean burutu ziren esperimetuen argazkiak. Gelako lehenengo esperimentua izan zen eta jarduera oso ongi atera zen. Izan ere,  ikasleak zientzialarien paperan sartu ziren hipotesi interesgarriak eginez.

Saio hau egiteko ondorengo pausuak jarraitu ziren:

1. Ikastalde bakoitzak bi esperimentu aukeratu zituen, errepikapenak sahiesteko.

2. Aurreko saioetan  ikasleek esperimentua egiteko materiala  nola lortu eta esperiementuan taldekide bakoitzaren rola adostu zuten.

3. Esperimentua baino lehen irakaslearekin hitz egin zuten dudak uxatzeko eta jardueraren sekuentzia jakiteko.


Esperimentu-jarduerak gelan ondorengo sekuentzia jarraitu zuen:

a) Talde bakoitzak esperimentua aurkeztu zuen: izenburua, helburua eta materialak aipatu ziren.

b) Ondoren, gainerako taldeek esperimentuaren inguruko datuak jaso zituzten  eta taldearen  hipotesia ahoz  partekatu  zuten talde handian. Esperimentu fitxan ere jaso zuten hipotesia.

c) Azkenik, esperimentua aurkezten ari zen taldeak  hainbat azalpen eman behar izan zuen. Alegia, zer gertatu den eta zein kontzeptu edo fenomeno agertu diren esperimentuan. Hala nola, masa, bolumena, indarra, ....




Egindako aurkezpenen adibideak.




Talde bakoitzean, bi geletan,  idazkari bat egon zen datuak jasotzeko.




Hipotesia une bat  eta erabilitako esperimentu fitxa.





Esperimentu desberdinen azalpenak






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Gure bolumenen ranking-a

  Esperimentu bat egin dugu objektuen bolumena kalkulatzeko. Bolumena, objektu batek okupatzen duen espazioa da. Esperimentua egiteko urez b...